Subject: RE: Re: euskal grafia



Eguerdi on denori! Ezer baino lehenago eskerrak eman nahi dizkizuegu euskal
grafiari buruz egin genuen galderak izan duen harrera beroagatik. Bistan da
askoren jakin-mina eta eztabaidatzeko grina piztu duela. Bada, galdera hori
ITZUListera ez ezik Euskaltzaintzaindiaren JAGONET zerbitzura ere bidaltzea
bururatu zitzaigun. Behean duzue Euskaltzaindiak emandako erantzuna:

Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki erdarazko izen-deituren idazkeraz. Badu,
ordea, jokaera nagusi jakina: alegia, begirune osoa dio hizkuntza bakoitzak
beretzat finkatu duen idazkerari. Hori dela eta, mendebaldeko alfabetoa
erabiltzen denean, bete egin behar dira jatorrizko hizkuntzaren ortografia
estandarreko arauak (gaztelaniarenak, frantsesarenak nahiz dena
delakoarenak). Salbuespen bakarra egiten da: ez da zorrotzegi jokatzen
erdarazko marka diakritikoekin (izen-deituretako tildea, esate baterako,
alde batera utz daiteke euskaraz idaztean erdarazkoak).
Bestalde, zeuok erabaki beharko duzue zer-nola jokatu erdarazko grafiaz
iristen zaizkizuen euskal deiturekin (enpresaren edo erakundearen
"estilo-liburua" horretarako izaten da, besteak beste).
Ez adiorik.
Joxe Ramon Zubimendi
JAGONETen arduraduna
Euskaltzaindia



[Non-text portions of this message have been removed]





...



Privacy