Subject: Re: Gasteizko hiru jauregi



Garikoitz Könrrek idatzi du:

> Xabierren erantzuna zuzena iruditzen zait, horiexek baitira, euskaraz ere,
> forma hedatuenak. Hala ere, kontuan izan 'Montehermoso' esateko era
> 'euskarazkoago' bat badela (eta jatorragoa nonbait): Oihaneder jauregia.

Halaxe da, eta esan beharra daukat, zoritxarrez, udal honetako kultura saileko
arduradunek bazutela horren berri jauregi hori beren gain hartu eta bertan
'kulturunea' jartzea erabaki zutenean, baina, hala ere, ez zutela euskal izena
aintzat hartu nahi izan, askoz egokiago zelakoan (!) izen bakarra erabiltzea,
ayuntamientodevitoriagasteizkoudala, teatroprincipalantzokia eta besteren
haritik, hau da centroculturalmontehermosokulturunea. Ez baitzuten besterik
behar gainera: 'izen polit' bat libre zuten horrenbestez beste zer edo zer
izendatzeko. Hartara, lurpeko pasabide baten bitartez jauregiari lotu zitzaion
garai bateko ur biltegia (erakusketa areto bihurtua) 'espacio Oihanederra'
izendatu zuten. Beraz (ai, zein bitxiak diren gure matematikak!): Montehermoso
jauregia + Oihanederra aretoa =Montehermoso kulturunea.

Argigarri izango zitzaizuelakoan.

Imanol Zurutuza





...



Privacy