|
|
Subject: Re: Hiztegiak - msg#00071
List: culture.language.basque.itzul
Zelako zuzenketak? Xuxenek edo Wordek berez zuzentzeko modukoka? Ni neu
prest!
Was this page helpful?
Thread at a glance:
Previous Message by Date:
click to view message preview
Re: Love Lies Bleeding
> Interneten "Love Lies Bleeding" bilatuz gero, oso gauza arraroak ageri
> dira, filme horrez gain.
Mila esker, Luistxo. Nik ere aproba berbera egin nuen AltaVistan, eta
emaitza bitxi horiek ikusita egin nuen galdera ItzuLen.
--
Gotzon Egia
mailto:gegia-VeOqkQZEU+I@xxxxxxxxxxxxxxxx
Next Message by Date:
click to view message preview
Re: Hiztegiak
>Alegia, hona proposamena: Testu horiek zuzentzeko talde handi samar bat
>elkartuko bagina, gutxiagona tokatuko litzaiguke, eta lehenago brutuko
>genuke; den-dena eta ondo-ondo zuzendu beharrik ere ez dago, gainera;
>gauzak aurkitzeko adina zuzentzea aski da.
>Antolatzea da kontua. Interesatzen bazaizue, esan; bestela, ez dut ezer esan.
>
>Josu Zabaleta
Ni prest nago. Presarik gabe egiteko eta, bide batez, ikasteko prest. Ideia
bikaina, primerakoa.
Hala ere, berrikusketa adosteko eta koordinatzeko zailtasun handi samarrak
gerta daitezke. Geroak esanen du esan beharrekoa!
Previous Message by Thread:
click to view message preview
Hiztegiak
Adiskideak:
Badakit, Gozon Egiak esanda, Itzuleko harpidedunen zerreda honetan bagarela
60 itzultzaile-edo, gutunak idatzi denek ez, baina irakurri den-denak
iakurtzen dituztenak.
Badut proposamen bat gutun-idazleentzat eta gutun-irakurleentzat. Oraindik
aspaldi ez dela, "nido de abeja"-ren kontuak aipatzen zirenean, Retanaren
10 liburukietan begiratu nuen ea bazen paragraforik nai "nido" bai "abeja"
zekarrenik; ez nuen aurkitu (eta hala idatzi nuen Itzulera, baina helbide
arazo batzuk nituenez, trasteak atzera itzuli zidan mezua).
Nola begiratu nuen hori Retanan, hiztegi hori euskaratik gaztelaniarakoa
bada? Retana guztia eskaneatuta daukadalako. Retana hiztegi "ona" eta
"txarra" da. Ona, gauza asko dagoelako; txarra, irizpide sumaezinez
antolatua dagoelako. Baina altxor handia da.
Hala ere, ez nago oso seguru "nido de abeja" Retanan ez ote dagoen.
Zergatik? Eskaneatuta bai, baina zuzenduta ez daukadalako.
Gauza bera gertatzen zait Lhanderen hiztegiarekin. Eskaneatuta daukat,
sarrerak osatuta, baina gainerakoa askorik zuzendu gabe.
Retanaren partea hobeto dago Lhanderena baino.
Bien artean altxor galanta osatzen dute (lukete, batez ere, zuzenduta
baleude). Retanak 16 MB pasatxo ditu. Lhandek 4 MB inguru. 20 MB guztira
(10.000 folio). Hiztegi hobeak ateratzen direnean horiek ez ditugu beharko.
Bitartean, ordea...
Alegia, hona proposamena: Testu horiek zuzentzeko talde handi samar bat
elkartuko bagina, gutxiagona tokatuko litzaiguke, eta lehenago brutuko
genuke; den-dena eta ondo-ondo zuzendu beharrik ere ez dago, gainera;
gauzak aurkitzeko adina zuzentzea aski da. 50 lagun elkartuko bagina,
bakoitzak 200 orri zuzenduta Retana-Lhande biak (zuzendua baino 50 aldiz
gehiago) hartuko lituzke ordainetan. Lanaren kontrola nola egin? Lan
horretarako elkartuek beste inori testurik ez ematea izango litzateke
modua; musutruk emateko askotxo baita testu hori guztia. Nor lanera
arrimatu, harentzat mesede.
Antolatzea da kontua. Interesatzen bazaizue, esan; bestela, ez dut ezer esan.
Josu Zabaleta
Next Message by Thread:
click to view message preview
Re: Hiztegiak
>Alegia, hona proposamena: Testu horiek zuzentzeko talde handi samar bat
>elkartuko bagina, gutxiagona tokatuko litzaiguke, eta lehenago brutuko
>genuke; den-dena eta ondo-ondo zuzendu beharrik ere ez dago, gainera;
>gauzak aurkitzeko adina zuzentzea aski da.
>Antolatzea da kontua. Interesatzen bazaizue, esan; bestela, ez dut ezer esan.
>
>Josu Zabaleta
Ni prest nago. Presarik gabe egiteko eta, bide batez, ikasteko prest. Ideia
bikaina, primerakoa.
Hala ere, berrikusketa adosteko eta koordinatzeko zailtasun handi samarrak
gerta daitezke. Geroak esanen du esan beharrekoa!
|
|