Subject: Re: [eibar] pollarding



Beste zerrenda batetik aterata... --L.

>
>Pollarding-ari Nafarroan mugarratu esaten zaio. Pagoak apenas mugarratzen
>dira gaur egun, suegurraren prezioa oso txikia denez eskaerarik ez baitago
>ia, eta beraz, herri-basoak dituzten udalerrietan aski baitute haizeak
>zainiraulitako zuhaitzak ustiatzen. Lizarrak bai, oraindik mugarratzen dira,
>baina kasu hontan ez da izaten suegurretarako, aziendantzako hostoa
>eskuratzeko baizik. Hala ere, hau pollarding barruan sar litekeela uste dut.
>
>Mugarratzearen inguruko ideia batzuk: Euskal Herrian ez zen oso teknika
>erabilia, ertarorarte bederen. Ordurarte basoak edo tantaidi moduan
>ustiatzen ziren (materialetarako zuhaitz luzeak eskuratzeko), edo txarakadi
>moduan (ingelesez coppicing), hots, zuhaitzak moztu, motzondotik adaskak
>ateratzen utzi, eta hauek 30 cm inguruko diametroa zutenean (15 bat urte)
>moztu, suegur zein ikatzetarako.
>
>Ertaroaren amaieran nonbait baso gutxi geratzen zen, eta egur eskaera oso
>handia zen, hiru gauzetarako: suegurra, ikatza eta materiala (etxeak eta
>ontziak). Espainiako armadak zuhaitz motzen
>sistema bultzatu zuen behar hauek asetu nahian: zuhaitzak bizpahiru metroko
>altueran mugarratu (horrela azienda basoan beti sartzen ahal zen), eta
>moztutako adar bakoitzaren ondoren bi utzi hazten: bata, zuzena (pendon
>esaten zaio paper zaharretan), ikatza egiteko, eta bestea horizontalen hasi
>eta gero tentetzen zena (horca), untziolek ezinbestekoak zituzten egur
>kurbatuak lortzeko. Ordukoak dira geratzen zaizkigun baso motz gehienak.
>Informazio hau Alvaro Aragonen tesitik atera dut (buruz ari naiz, barkatu
>hutsik egin badut). Muniben argitaratu zen duela gutxi, eta oso
&...

gt;interesgarria da.
>
>Noski, egur kurboen beharra desagertuta, mugarratzeari utzi egin zaio leku
>gehienetan. Nonbait jarraitzekotan, ziurrenik Nafarroako mendialdeko herri
>txikiren batean jarraituko da honekin (eta hiri guztietako platanoetan,
>noski). Informazioa Nafarroako Mendi Zerbitzuan eman ahal izanen dizute
>ziurrenik. Lizarrak, berriz, Basaburua, Baztan, Malerreka alde hortako
>baserri gehienetan behintzat, mugarratzen jarraitzen dute.
>
>Horrez gain, ez dakit Parke Naturalen baten ez ote duten mugarratzen
>jarraitzeko (edo berriro hasteko) asmorik. Agian Urbasan?.
>
>Ez dakit gehiegi lagundu ote dizudan. Gehiago nahi izanez gero, esaidazu.
>
>(...) nire anaiak ere izan dezake
>informazioa, basozaina baita Goizuetan,
>eta lehendik Araitz eta Basaburuan
>aritutakoa baita. (...)
>
>
>====================================================
>Dr. Arturo Elosegi
>Dept. Plant Biology and Ecology
> University of the Basque country
>PO Box 644, 48080 Bilbao, Spain






Privacy